2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea


Badator #KZJaia3!!


Joan den urtarrilean Txoni Matxaini esker kultura zientifikoa euskaraz sarean hedatzeko ekimena abiatu zenean gure ikastetxeak ideia eder horrekin bat egin eta orain arteko bi edizioetan parte hartu dugu gure ahaleginaz jaialdia aberastu nahirik.

Hamabi ekarpen egin zituzten guztira San Ignacio Ikastetxeko ikasleek aurreko bi #KZJaietan: sei DBHkoek eta beste hainbeste Batxilergokoek. Era askotako gaiak jorratu zituzten arren, fisika izan zen nagusi, bost alditan izan baitzen aipagai. Astronomia ere ekarri zuten blogera (bitan), eta ekarpen bana eragin zuten arteak, literaturak, historiak, kimikak eta asmakuntzen munduak. Ezin esan idatzitakoa anitza izan ez zenik!

Ate joka dugu jaialdiaren hirugarren edizioa eta oraingoan ere bagatoz ekimenari babesa eta bultzada eman nahirik. Idazten dugunok idatziz ikastea, irakurleren bati zer edo zer irakastea eta zientzia nahiz euskararekiko zaletasuna pixka bat bada ere sustatzea, horra hor gure erronkak. Ez dira makalak!

Laster hasiko gara bloga elikatzen! Hemen izango gaituzue nahi izanez gero!