OPTIKAZ
LUPA, KAMERA, IKUSMEN AKATSAK
Lupa lente konbergente bat da. Lente
konbergenteetan (positiboak) izpi paraleloak puntu berdin batera desbideratzen
dira. Lente hauek lodiagoak dira erdian ertzetan baino eta, oro har, diametro
handiagoa daukaten lupak indartsuagoak dira.
Lupa batek bere gainean erasotzen duten izpiak
desbideratzen ditu eta objektuak tamaina handiagoan ikustea ahalbidetzen du.
Objektu txiki bat ikusi nahi badugu gure begietara gerturatzen dugu, baina
“puntu hurbilak” (argitasunez ikusteko gutxieneko distantzia, 25 cm) mugatu
egiten ditu garbi ikusteko aukerak. Lupak, objektua puntu hurbiletik baino
gertuago argitasunez ikusteko aukera ematen digu.
Irudia alderantzizkatu gabe egon behar da,
horregatik irudia birtuala izan behar da. Hau lortzen da objektua lentearen
“objektu fokuaren” eta lente beraren artean kokatuz. “Objektu fokua” puntu bat
da, izpi paraleloak lentea zeharkatu eta gero bertan elkartzen dira. Objektua
lentetik urrunago badago objektu fokutik baino, irudia alderantzizkoa eta
erreala izango da.
Lupa baten gehienezko handiagotzea objektua fokuan
dagoenean gertatzen da. Orduan, lentea zeharkatzen duten izpiak zentro
optikotik joaten den izpiarekiko paraleloan ateratzen dira. Irudia infinitoan
sortuko da, baina begiak erretinan elkartzen ditu izpi horiek.
Alderantzizkatu gabe (birtuala).
KAMERA
Kamera irudiak hartzeko gailu bat da. Gailu honen definizio zehatz bat: "argiarekiko estankoa den kutxa, argiaren sarrera 'diafragma irekiera' izeneko
zulotik bakarrik ahalbidetzen duena, argiaren sarrera denbora jakin batez
baimenduko duen obturadore batekin eta irudia fokatuko duen objektibo batekin”.
Kameren sistema konbergentea da, lupena bezala.
Kamera guztiek gutxieneko osagai batzuk izan behar dituzte:
a. Kameraren gorputza:
argiarekiko hermetikoa den estruktura da, bertan objektibotik etortzen den
irudia sortzen da.
b. Bisore optikoa: irudia
koadroan sartzea eta konposatzea ahalbidetzen duen sistema optikoa. Sortuko den
irudia aurreikusteko balio du.
c. Objektiboa: lente konbergenteen eta dibergenteen multzoa da, argia elkartzen duena eta irudi
garbi bat ematen duena.
d. Diafragma: objektiboa zeharkatzen duen argiaren intentsitatea mugatzen duen
doitasun mekanismoa.
e. Obturadorea: argiaren sarrera baimentzen edo blokeatzen duen mekanismoa da, irekita egongo den
denbora
kontrolatuz.e. Obturadorea: argiaren sarrera baimentzen edo blokeatzen duen mekanismoa da, irekita egongo den
f. Material
sentikorra: kamera normaletan argiarekiko sentikorra den filma da, eta kamera
digitaletan, milioika sentsorez osatutako txip bat da.
g. Fokatze
mekanismoa: Irudia argitasunez eta garbitasunez sortzeko da. Filma eta
objektiboaren arteko distantzia doitzeko ahalmena ematen digu.
IKUSMEN AKATSAK
Begi arrunt batean, erretinaraino iristen diren
irudiak erretinaren gainean fokatzen dira, ikusmen ona lortuz. Hau gertatzen ez
denean, irudia erretina kanpoko puntu batean fokatzen da eta errefrakzio akatsa
gertatzen da.
a. Miopia: luzeegia den begi batek fokatze
puntua erretinaren aurrean izatea eta urrun dauden objektuak gaizki ikustea
sortarazten du. Miopia daukan pertsona batek urrutitik gaizki ikusten du, baina gertutik ondo.
Miopia kasu gehienetan, urrutiko objektuak erretinan
fokatzeko lente dibergente edo negatiboa erabili behar da zuzenketa moduan.
b. Hipermetropia: kasu honetan kontrakoa gertatzen da. Motzegia den begi batek fokatze puntua erretinaren atzean egotea eta gertu eta
urrun dauden objektuak gaizki ikustea sortarazten du. Hau da, hipermetropia
daukaten pertsonek gertutik eta urrutitik ikusten dute gaizki.
Kasu hau lente konbexu edo
positiboen bidez zuzendu daiteke.
Juan López Muñoz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina