Grafenoa, gure etorkizunaren oinarria
Zer egingo genuke
egun batez gure aparatu elektronikoak izango ez bagenitu?
Teknologiak izugarrizko
bultzada izan du azken hamarkada hauetan eta bultzada honek salmentan jarri
dituen tresnak gure eguneroko bizitzan ezinbestekoak bihurtu dira.
Zientzialariek,
betidanik, teknologia berriak aztertzeko nahia izan dute eta teknologia
berrietako bat Nanoteknologia dugu. Nanoteknologiak aukera ematen dio gizakiari
materialen ezaugarri orokorrenetatik abiatuz zehatzenak aztertzeko. Materialen
propietateak aldatzea posible zela jakitean, orduan hasi zen Nanoteknologiaren arrakasta.
Donostian bertan zientzia
honetan oinarrituta dagoen “Nanogune” deituriko zentroa dugu, eta jo ta ke
dabiltza ehundaka fisikalari proiektuak aurrera eramaten.
Nanoteknologiari zor diogu grafeno materiala ezagutzera ematea.
Grafenoa, karbonoko atomoz osatuta
dagoen materiala da, trinkoki pilatuta dagoena erle abaraska forma eratuz
(hexagono forma) eta atomo baten lodiera duena.
Zergatik du grafeno izena?
Bere egitura grafitoaren oso antzekoa da. Honetan hiru kapa daude;
grafenoan, berriz, bakarra dago eta propietate desberdinekin. Orduan:
GRAFITO + ENO= grafeno
Teknika desberdinak daude pantaila hauek sortzeko, bere funtsezko
nolakotasunak mehetasuna, malgutasuna eta erresistentzia dira. Baina propietate
nagusia malgutasuna da.
Plakatxo sinple edo grafeno tira txikitxo bat iratzargailu, ordulari,
egutegi edo eguzki zelula bat bezala erabili daiteke, bere flexibilitateak
pultsera edo pantaila bezala erabiltzea ahalbidetzen baitigu. Zer deritzozu
eskolako azterketen batera honako erloju bat eramateari? Gainerako ikaskideen
bekaizkeria eragingo luke, ezta?
· - Grafenoaren
elektroiak gainerako materialen elektroiak baino askatasun handiagoz higitzen
dira.
· - Hain da
gardena eta dentsoa, non helio atomoak (txikienak direnak) ezin baitute
zeharkatu.
30eko hamarkadan deskribatu egin zuten baina 2010eko Nobel Saria Andre Geim
eta Konstantin Novoselov grafenoan espezializatutako zientzialariei eman zieten
beraien aurkikuntza harrigarriak zirela eta. Ia ezaguna ez den material hau gero eta garrantzi handiago hartzen ari da
edo hartuko du gure gizartean, oinarrizko teknologiak asaldatuko dituelako. Zenbait jakintsuk, grafenoak silizioa baztertu eta bigarren iraultza
teknologikoa eragingo duela azaltzen dute.
Baina hau ez da hemen bukatzen, Nanoteknologiak zenbait ustekabe ezkutu
ditu; izendatuz gero, zientzia fikzioa irudituko zaizuela uste dut.
· - Arropan
haustura bat izanez gero, bere kabuz konpontzea.
· - Roboten
erabilpena osasun egoerak hobetzeko, tumoreak aztertzeko...
·
- Gihar
artifizialak grafenoz eginda.
Gezurra badirudi ere, munduko herrialde garatuenak milaka milioi dolar inbertitzen
ari dira ikerketa hauetan, grafenoa etorkizuneko klabea delakoan.
Uxue MAGAÑA
DBHko 4. MAILA
SARRERA HONEK 1. #KULTURAZIENTIFIKOA JAIALDIAN PARTE HARTZEN DU
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina