Astronomia zibilizazio zaharretan
Astronomia gorputz zerutarrak ikertzen dituen
zientzia da. Bere mugimenduak, eta gorputz hauei lotuta dauden fenomenoak
ikertzen ditu eta esan dezakegu zientzia zaharrena dela. Astronomia
gizakiarekin jaio zen, zeren gizakiak daukan izaera pentsalariarekin lotuta
dago.
Historian, aurkikuntza arkeologikoek erakutsi
duten bezala, herri asko egon dira interesatuak astronomiarekin.
Txina
Txinako astronomia munduko zaharrena da eta ez
dakigu gauza asko honi buruz. Beraiek uste zuten unibertsoa fruta bat bezalakoa
dela eta fruta hau izar polarrean zintzilikaturik dagoela; 284 konstelazio ikusi
eta hauek lau “etxetan” zatitu zituzten. Ilargi egutegiak erabili zituzten eta
geroago eguzkikoak; gainera, Eguzkiaren orbanak ikustea lortu zuten.
Txinatarren ustez Eguzkiak Txinaren inguruan
jiratzen zuen, orduan Eguzkia hurbiltzen zenean eguna izango zen eta urruntzen zenean gaua izango zen. 1006an txinatarrek supernoba bat ikusi zuten,
egunean zehar ikus zitekeena.
India
Indiako kulturak bere astronomia erlijioarekin
erlazionatzen zuen batez ere. Indiako
astronomo famatuena Aryabahta izan zen, Lurrak bere ardatzaren inguruan
jiratzen zuela aurkitu zuelako, baina bere teoria geozentrikoan okertu zen,
zeren esaten zuen Eguzkiak eta Ilargiak Lurraren inguruan biratzen zutela eta
gainera Lurra unibertsoaren zentro bezala jartzen zuen.
Indiako beste astronomo
inportantea Varahamihira izan zen, bi liburu idatzi zituen astronomiari buruz
eta bere garaian oso garrantzitsuak izan ziren.
Stonehenge
Pertsona batzuk esaten dute Stonehenge eta beste
estruktura megalitikoak (grekeraz
megalitikok “harri handia” esan nahi du) oso teknika
astronomiko aurreratuekin eginda daudela. Baina ez da normala garai horretako
astronomoek Ilargi edo Eguzki eklipseak aurreikustea. Normalena izango zen
estruktura astronomiko hauek helburu erlijioso batekin egitea.
Stonehengek Eguzkiaren eta Ilargiaren arteko lerrokadura erakusten du.
Horregatik esan dezakegu aldez aurretik pentsatua izan zela; harri guztiek
erabilera praktiko bat daukate baina ez dakigu nork egin zuen ez dagoelako ezer
idatzirik honi buruz.
Kolon aurreko astronomia amerikarra
Kristobal
Kolon iritsi baino lehen Hego Amerikan egon ziren herrien astronomia izan zen.
Talde honen barruan sar ditzakegu maia, inka eta anasazi kulturak.
a) Maiak: maia kultura Yucatan mexikarrean eta Guatemalan garatu
zen Espainiaren konkista baino lehen. Maien egutegia Ilargiaren ziklo sinodikoetan
dago oinarrituta, ilberritik ilberrira joaten direnak. Zenbait zientifikok
argudiatu dute maien egutegia gure egutegi gregorianoa baino zehatzagoa dela, maien urtea, Haab-a, zehatzagoa delako.
b) Inkak: inkek Eguzkia gurtzen zuten, uzta onak emateko. Esaten da inkek eklipseak
aurreikusi zitzaketela; astronomia aurrerakoia zen hau, eta batez ere Eguzkia aztertzen
zuten. Beraiek urrez egiten zituzten beren tenpluak, zeren Eguzkiaren
kolorekoak izatea nahi zuten.
c) Anasaziak: Uste da anasaziek supernoba ikusgarri bat ikusi
zutela; sinbolo misteriotsuak marrazten zituzten eta batez ere Eguzkiaren
mugimendua aztertzen zuten.
Egipto
Antzinako egiptoarrek ere zerua aztertu zuten
baina aztertze hau erlijio eta mitologia helburuekin eginda egon zen.
Egiptoarrek ez zuten zerua helburu astrologikoekin aztertu, mesopotamiarrek
bezala.
Gaua orduetan zatitzeko erabiltzen ziren hamabi
izarrak helburu erlijioso batekin lotuta zeuden, hauei “zeruko 12 zaintzaile”
deitzen zieten. Izarrak dituen zeruaren errepresentazio zaharrena Egipton aurkitu
da, Asiut-en sarkofagoan.
Gainera, jende askoren ustez egiptoarren
eraikuntza sakratu batzuk astronomiarekin dute zerikusia, baina ez daukate oso
argi honen esanahia astronomiaren ikuspegitik.
Goian dagoen argazkian ikus ditzakegu puntu gorri
batzuk, erlijio esanahia duten izarrak eta konstelazioak irudikatzen dituztenak;
konstelazio hauek dira Ra-ri laguntzen dioten gauaren zaintzaileak.
Astronomia mesopotamiarra
Egiptoren gainbeherarekin batera, mesopotamiar
kultura momenturik onenean zegoen. Eraikuntza handiak sortzen hasi ziren eta
beren lurretan legeak ezarri zituzten. Mesopotamiar eta egiptoarren arteko oso
lotura estua egon zen eta horregatik uste da mesopotamiar kulturak
egiptoarraren eragina izan zuela.
Apaiz astronomoak izendatu zituzten eta hauen
funtzioa zerua begiratzea eta aztertzea zen. Hau egiteko zigurat batzuk sortu zituzten; hauek gaur egungo behatokiak bezalakoak ziren. Mesopotamiarrek beren astronomi
aurkikuntzak liburuetan idatzi zituzten.
Halley kometa
ikusi zuten k.a. 164. urtean. Gainera, Ilargiaren zikloak ikertu zituzten eta
Ilargi egutegi bat egin zuten, eklipseak ikertu zituzten eta eklipseak herria beldurtzeko
arma bat bezala erabili zituzten.
Astronomia grekoa
Greziarrek antzinatik ikertu dute zerua. Hauek India
eta Babiloniaren influentzia handia
izan zuten. Erromako inperioaren garaian
astronomo askok lan egin zuten astronomia tradizio klasikoak aztertzen, eta
Alejandriako liburutegian eta Mueseion-ean lan egin zuten.
Greziarrek planetak bereiztea lortu zuten zeren ez
zuten distira egiten beste gauzek bezala; Merkurio, Jupiter, Saturno, Marte eta
Artizarra bakarrik ikusten zituzten, baina gainera Eguzkia eta Ilargia gehitu zituzten
planetak bezala. Planeta hauei greziar Jainkoen izenak jarri zizkieten.
Antzinako greziarren egutegiak Ilargi eta Eguzki
zikloetan oinarrituta zeuden. Egutegi helenikoak bi ziklo hauek sartu zituen,
baina aplikatzeko oso zaila zenez astronomoak saiatu ziren eklipseetan oinarritutako
egutegi bat egiten. Platon eta Aristoteles oso astronomo eta filosofo famatuak
izan ziren.
Arabia
Arabiarren astronomia Babiloniakoan
oinarrituta zegoen. Arabiarrak lagundu zuen Erdi Aroan Europa osoan zegoen
astronomiaren gainbehera gainditzen. Beraiek eraiki zituzten taula
astronomikoak, non gorputz zerudunen mugimenduak eta posizioak biltzen ziren.
Borja Lizarribar Carrillo
@borjalizarribar
Batxilergoko 2. maila
Sarrera honek 2. #KulturaZientifikoa Jaialdian parte hartzen du
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina