Telefonoaren benetako asmatzailea
Gaur egun ez genuke mundua ulertuko telefonorik gabe. Izan ere, gehien erabiltzen dugun tresna da. Hala ere, ez dugu ahaztu behar telefonoa
azken 160 urte inguruko asmakizuna dela eta gizakiaren historia askoz luzeagoa
dela.
Oso famatua den elezahar batek esaten du telefonoa Graham Bell izeneko eskoziar batek asmatu zuela 1876. urtean, baina hori gezurra da. Benetako asmatzaileak
Antonio Meucci zuen izena.
Antonio Santi Giuseppe Meucci Italiako Florentzia hirian jaio zen 1808ko
apirilaren 18an. Florentziako Arte Ederren Akademian Ingeniaritza kimikoa eta industriala ikasi zuen. Kartzelatuta egon zen 1833-1834 urteen inguruan, italiar
askatze-mugimendu batean parte hartzeagatik. 1834. urtean Ester Mochi-rekin
ezkondu zen; Kubara inmigratu zuten eta han energia elektrikoarekin lan egin
zuen, gaixotasun ezberdinak sendatu ahal izateko. Behin batez, paziente batekin
egoteko prestatzen ari zela, zenbait konexio egiteko kobrea erabili zuen; urte batzuk geroago hobetu egin zuen
bere asmakizuna. 1850eko urrian Estatu Batuetara jo zuen, Clifton-era zehazki,
New York-etik gertu. 1854.urtean Meucci-k telefono bat asmatu zuen bere bulegoa
(etxeko lehenengo pisuan zegoena) eta bere logela (bigarren solairuan zegoena)
nolabait lotzeko. Izan ere, bere emaztea gaixorik zegoen, erreumatismoa zuen.
Familia behartsu batekoa zen; asmatutako telefonoa patentatu nahian
zebilen baina dirua zela kausa ezin izan zuen, 250 dolar balio zuen patentatzeak.
Horregatik Western Union enpresari erakutsi zion egindako lana baina enpresa
horrek ez zion kasurik egin eta ez zizkion erabilitako materialak bueltatu.
Esaten dute Meucci-k erabilitako materialak Graham Bell-en eskuetan erori
zirela baina hori ez da ziurra. Meucci-k asmatutako telefono antzeko hark
“Teletrofono” izena hartu zuen. 1856an, urte batzuk lehenago, lehenengo
telefono elektromagnetikoa sortu zuen. Ez zuen guk erabiltzen dugun telefonoa
asmatu, baina antzeko aparatu bat sortu zuen.
1889 urteko urriaren 18an hil zen
New York-en.
Antonio Meucci alde batera utzita, beste pertsonaia bat egin zen famatu telefonoaz
hitz egiten badugu:
Alexander Graham Bell 1847ko martxoaren 3an jaio zen Edimburgon, Eskozian. Zientzialaria
zen. Horretaz aparte logopeda zen, horregatik hasi zen telefonoarekin zerikusia
zuten gauzekin aritzen.
Bere lehen asmakizuna 12 urterekin egin zuen. Txikitan Royal High
School-era joan zen baina nota txarrak ateratzen zituen eta ez zen zenbait klasetara
joaten. Eskola utzi ondoren Londresera joan zen bere aitonarekin bizitzeko. Oso
azkarra zen, piano-jole oso ona zen, poesia idazten zuen… Alexanderrek 12 urte
zituela bere ama gorra gelditu zen eta orduan gorren hizkuntza, seinaleen
bitartez ikasi zuen. Bere aita, osaba eta aitona esatariak ziren eta hark haien
bidea hartu zuen.
Meuccik egin zuena bazekien Bell-ek, eta patente bulegoak berari lagundu zion. Meucci
honetaz konturatzean, bere abokatuari eskatu zion Estatu Batuetako patente
bulegoan kexatzeko, baina hori ez zen gertatu. Bell-ek lagun asko zituenez
teletrofonoaren dokumentuak lortu zituen. 1876an telefonoaren patentea lortu
zuen, baina ez zion izen hori eman.
Gizakiaren hotsak EEBBetan transmititzea lortu zuen Elisha Gray-k baino
lehen. Geroago, Thomas Alva Edisonek moldatu zuen apur bat telefonoa, hobetuz,
mikrofonoa sartuz.
Duela denbora gutxi arte Alexander Graham Bell izendatu izan da telefonoaren
asmatzaile bezala, baina 2002ko ekainaren 11n onartu zuten benetako asmatzailea
ez zela Alexander Graham Bell izan, Antonio Meucci baizik.
Ane Legarra
DBHko 4. maila
Sarrera honek 2. #KulturaZientifikoa Jaialdian parte hartu du
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina