LIMOIAK ETA ELEKTRIZITATEA
Helburua
- Limoiekin
elektrizitatea ekoitzi daitekeela egiaztatzea.
- “Limoi
pila” bat egitea.
Oinarri teorikoa
Guztiok ezagutzen dugun
bezala, elektrizitatea kableetatik doa. Gure etxean bertan ikusi dezakegu horri esker gailuak funtzionatzea eragiten duela. Hala nola; mugikorraren
kargagailua, telebista, berogailua eta abar.
Orain bera produzituko dugu. Hainbat erreakzio kimikok elektrizitatea
bermatzen dute, eta horrekin bat elektrizitateak ere eragiten du erreakzio asko
sortzea.
Elektrizitatea elektroi-fluxuaren ondorioa da, tentsio (V) bat bezala agertzen dena. Fisikan elektrizitatearekiko asko erabiltzen den formula: Ohm-en legea.
- I ⇒
Intentsitatea (A)
- V ⇒
Tentsioa (V)
- R ⇒ Erresistentzia (Ω)
Energia sortu ahal izateko, energi iturri bat eta
zirkuitu bat egon behar da.
Hau sortzeko zitriko bat erabiltzerakoan (frutetan
aurkitzen den azidoa), elektrizitatearen erregelak berdinak izango dira.
Esperimentuan zitriko bat erabiliz, zirkuituko
osagaietan azidoa den fruta sartzen da; gure kasuan hauek izango dira beharrezko
materialak: limoia, kable elektrikoa, bi elementu metaliko desberdin eta
bonbila txikiak.
Limoiak pila eta elektrizitate iturri bezala jokatuko
du zirkuitu honetan.
Sarritan erakustaldi honetan erabilitako bi metalak
zinka eta kobrea dira.
Limoi zuku garratzak bi metal hauen kantitate txikiak
desegin ditu eta bere elektroiek beste batzuekiko erreakzionatzen dute.
Negatiboki kargatutako ioiak kableen bitartez jariatzen dira, korronte
elektrikoa sortuz (elektrizitatea elektroien mugimendua da). Erakustaldi hau etenik gabeko zirkuitu itxia da, energia iturritik berriro itzuli arte ibiltzea
elektroiek baimendutakoa.
Begi-bistan, ematen du zirkuitu honetarako
ezinbestekoa den osagaia, bateria, falta dela.
Limoiak, zinka eta kobrearekin batera, bateria osatuko du. Bateria bi metalez eta elektrolito batez osatzen da;
hor betetzen du bere tokia limoi-zukuak.
Ondorioz
Metal pare bat alanbreekin konektatzen denean,
soluzio gidaria tartean jarriz, elektroiak alanbre baten bitartez metal batetik
bestera jariatzen dira. Limoiaren kasuan, haren zukua da soluzio gidaria, metala oxidatzen da (elektroiak galdu) eta disolbatutako metalaren katioiak
erreduzitzen dira (elektroiak irabazi):
Materiala eta erreaktiboak
- Limoi pilarako:
Zukua ateratzekoa, erlenmeyer matratzea, iragazpapera, labana bat.
b) Material elektrikoa: zenbait kable, iltzeak,
kobre-piezak, led bonbilak, nikel alanbrea, torlojuak, bolimetro bat.
- Limoiaren azidotasuna eta pH-a zehazteko:
a) NaOH 0,1 M
b) Limoi zukua.
c) Fenoftaleina (1%), indikatzaile natural bat ere erabil daiteke, adibidez aza gorria.
d) pH paperak.
e) Bureta, pipeta, xurgagailua.
f) Hiru erlenmeyer matratze (balorazioa 3 aldiz egingo dugu)
- Behaketa mikroskopioarekin:
a) Mikroskopioa
b) Matxarda
d) Lagina
pH-indikatzaile naturala: aza gorria
pH indikatzaile natural bezala aza gorria erabiliko dugu. Aza gorriaren geruza moreenak hartu eta horiek egosi behar dira. Egosterakoan likido more
bat lortuko dugu, hori gure indikatzailea izango da. Aza gorriaren antozianinak
zelula begetalen bakuoloetan dauden eta hostoetara, loreetara eta fruituetara
kolore gorri, purpura edo urdina eramaten duten pigmentu hidrosolubleak dira.
Aza gorria - materialak
- Aza gorria
- Hauspeakin ontzia
- Saretxoa
- Eustoina
- Butano bonbona
- Metxero bat
- Hagatxoa
- Ura (egosteko)
- Fruta eta produktu kimikoak (azidoak eta baseak)
NaOH korrosiboa da.
Urarekin, azidoekin eta beste materia
batzuekin erreakzionatzen du. Azalean eta begietan erredurak eragiten ditu. Eta
haserregarria da arnas eta digestio traktuan. Gomendagarria da betaurrekoak,
eskularruak eta laborategiko bata erabiltzea, aireztatze giroa duen toki batean, praktika hau burutzeko.
Eta fenoftaleina, berriz (pH indikatzailea bezala aukeratzen
badugu), kaltegarria da irentsiz gero, beraz aurreko neurriak hartu behar dira.
Prozedura
- Limoien ezaugarriak ezagutu:
- Bere pH-a zehaztea:
- Limoi-zukua lortu.
- Bere pH-a neurtu. (pH paperak, pH indikatzaileak, pH-metroa).
- Limoien azidotasuna neurtzea (limoi
zukuaren azido-basearen eta NaOH 0,1M-aren arteko balorazioa, aukeratutako
pH indikatzailea barne)
- Limoi zukua lortu.
- Zukua iragazi. (5 ml zuku)
- Aukeratutako indikatzailearen tanta bat edo bi limoi zukuari bota.
- Bureta (50ml-koa) 0,1M-a NaOH-ez bete.
- pH indikatzailea bota diogun limoi-zuku soluzioari NaOH bota, haren kolorea aldatu arte (fenoftaleina erabiltzen badugu arrosarantz aldatuko da, baina indikatzaile naturala erabiliz gero beste kolore ezberdin bat izango litzateke).
- Limoi baten ehunak mikroskopioz
ikusi:
- Limoi baten pulpa zati bat moztu.
- Limoi ehunak matxarda batzuen bitartez lagin batean jarri.
- Lagina estali objektu-estalki batez.
- Mikroskopio optikoz behatu.
- Pila limoiekin prestatu:
- Limoiak hartu.
- Iltze bat eta kobre-elektrodoak limoi bakoitzean jarri
- Limoietako batean torloju bat eta ukitu gabe kobre hagaxka zati bat sartuko ditugu (pila sortzeko).
- Iltzeko kableekin limoiak konektatu, limoi baten kobre batetik bestearenera.
- Voltimetroa eta led-bonbila bat konektatuz zirkuitua itxi.
- Tentsioa frogatu, eta bonbila pizten den ala ez.
- Bi torloju eta bi kobre zati soilik limoi berean sartzen baditugu, pila bat eraikitzeko ez du funtzionatuko. Kobrea polo positiboa izango da eta torlojua polo negatiboa.
- 5 edo 6 limoiak konektatuko ditugu, polo negatiboa positiboarekin, Volt tentsioa lortzeko.
Praktika honetan bi emaitza posible daude:
1. Elektrizitaterik ez eragitea.
Eta bonbilak ez piztea.
2.
Elektrizitatea eragitea eta bonbilak piztea, edo elektrizitatea behar duen eta konektatu duzun zer edo zer ongi ibiltzea.
- Elektrizitaterik ez bada
jariatzen, alanbreak, iltzeak behatu beharko genituzke, egoera onean dauden edota limoiari ondo konektatuta dauden ikusi. Hori behatu eta
gero, limoiaren egoera behatu, bere azido zitrikoaren azidotasunaren
maila dela eta.
- Orokorrean, gai honen
inguruan ikusi ditudan praktika guztiek emaitza atsegingarriak izan
dituzte, elektrizitatea erakusteko eta irakasteko modu praktiko eta
interesgarriagoa direlako. Oso praktika gomendagarria da, pH-ren
ondoriozko kolore aldaketak, mikroskopioaren erabilera eta limoien arteko
konexioaren ondorioz LED bonbilak pizten ikustea ikusgarria delako.
Bibliografia
- http://www.ehowenespanol.com/producen-electricidad-citricos-como_10575/
- http://www.fisimur.org/2014/02/17/electricidad-con-limones/
- http://www.cac.es/cursomotivar/descargas2014/la-pila-limonera.pdf
- 1º eta 2º Batxilergoko kimika liburua
- http://www.vix.com/es/btg/curiosidades/2010/10/29/como-se-produce-la-electricidad
- http://www.electric1.es/limones/bateriadelimones.html
- Iaz egindako pH-inbestigazioaren praktiketako txostena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina