2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena


OSASUNA GURE BEGIEN KOLOREAREN MENPE DAGO?


Colorado Unibertsitateko medikuntza eskola baten ikerketak gure begien kolorearen arabera zer motatako gaixotasunak eduki ditzakegun erakusten digu. Horrez gain, beste gaixotasun batzuk aurkitu ditzakegu esklerotikaren (begiaren zati zuriaren) kolorearen arabera.

Lehenik eta behin, 13 aldaketa genetiko existitzen dira gure begietako koloreak ‘esan’ ditzakeenak. Aldaketa genetiko hauek gure organoekin erlazionatuta daude, baita gorputzeko zatiekin ere, horregatik esaten da gure osasuna edo nortasuna azal dezaketela.

Azalaren, ilearen eta begien kolorea melanina deituriko pigmentu baten bidez lortu daiteke. Irisean daukagun melaninaren arabera begi berdeak, urdinak, marroiak… ditugu eta zenbat eta melanina gehiago orduan eta begi ilunagoak ditugu eta melanina gutxiago dutenek begi argiagoak dituzte.

Begi urdin edo berdeko pertsonek azaleko minbizia, (melanoma izena duena) edukitzeko aukera gehiago dituzte. Gainera, 1 motatako diabetesa, lupusa, tiroideko arazoak eta artritisa ere izan ditzakete. Baina bitiligo deituriko gaixotasun bat edukitzeko probabilitate gutxiago dituzte. Gaixotasun honek azalean orban zuri batzuk agertarazten ditu.

Bestalde, kolore argiko begiak dituztenek, min gutxiago jasaten dute. Ez bakarrik min fisikoa, pentsamendu negatibo gutxiago dituzte, eta baita antsietate eta egoera deprimigarri gutxiago ere. Halaber, alkoholarekiko tolerantzia handiagoa dute. Hau da, alkohol gehiago edateko gaitasun handiagoa dute.


Iris grisak eta urdinak dituztenek, eztarria, sudurra edota belarria dituzte puntu ahul. Horregatik, katarro handiak hartzen dituzte eta arnas arazo asko dituzte. Giltzurrunen eta artikulazioen arazoak ere badituzte. Marra zuri batzuk baldin badituzte, nerbio sisteman aldakuntza bat pairatu dutela esan dezakete.


Beste begi kolore bat marroia da. Pertsona hauek atseginagoak eta enpatikoak dira eta ez dira hain lehiakorrak. Era berean, fidagarritasuna transmititzen dute, baina ikerketa honek esaten du, beharbada, aurpegiaren formaren araberakoa izan daitekeela hori.


Begi ilunak dituztenek, ikusmena galtzeko aukera handiagoa dute. Ez hori bakarrik, begi-lausoak edukitzeko probabilitate handiagoa dute. Gainera odolarekin eta mineralen metabolismoarekin erlazionatutako desorekak eduki ditzakete.

Horrez gain, obesitatea edukitzerako joera dute eta beharbada 25 urterekin has daitezke arazo hauek, nahiz eta horien aurretik oso osasuntsuak izan. Begi hauekin bukatzeko, urre kolorekoek digestio eta arnasketa arazoak izan ditzakete.


Esklerotika horia denean, gaixotasun bat daukagula esan nahi du. Horietako batzuk hauek dira: pankrearen arazoa edo disfuntzioa; hepatitisaren edo zirrosiaren sintoma izan daiteke; gehiegizko estresa ere adierazten du; halaber, anemia hemolitikoa erakutsi dezake.

Begien kolorea kontuan hartu gabe, begietan ateratzen diren odol orbanak diabetesa edo presio arterial altua duten pertsonengan agertzea arruntagoa da. Begia erabat lehorra dagoela ere esan nahi du; hau eguzkiaren, hautsaren edo beste partikulen eraginpean gehiegizko egoteagatik izan daiteke. Bestalde, alergiak, infekzioak edo lesio bat dagoela esan nahi izan dezake. Halaber, arrazoi garrantzitsuago bat izan daiteke: glaukoma.



MarĂ­a GALA VELILLA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina