ANDERE MACBETH, LOREAREN BARRUAN DAGOEN SUGEA
Literaturaren historian zehar, heroiak eta antagonistak gizonak izan dira
beti. Heroi ausart eta galantak eta haien aurkari gaizto eta maltzurrak. Emakumeak
atzean geratzen ziren, haiek salbatuko dituen gizonaren zain. Hala eta guztiz
ere, historian zehar zenbait autore berdintasunaren alde frogatu dira,
Shakespeare, haien artean. Macbeth izeneko bere antzezlanean aurkitzen dugu
Macbeth Anderea, protagonistaren emaztea. Artikulu honetan haren senarrarekiko
influentzia aztertuko da eta nola bere botereak aldatzen diren istorioan zehar.
Macbeth Anderearen lehen agerpenetik, bere antolakuntza ahalmenen lekuko
gara. Bertan, Macbethen garaipenaren eta sorginen profeziaren ostean, gutun bat
jasotzen du; bertan bere senarrak berri onak aitortzen ditu. Macbeth Andereak,
orduan, bere planeatzeko gaitasuna erakusten du, erregeaz nola libratu
daitezkeen planeatuz. Haren hitzak pentsarazten digu eragin handia duela
Macbethengan, ez bakarrik plana egin duelako senarraren baimena gabe, baita
erabiltzen dituen hitzengatik ere, berari buruz hitz egitean: “Andikeria be ba-dok ik izan, baña bide
gaiztorik artzeke. Ik ire gurari bizia onez iritxi gura enduke; ez enduke gura
txakurkeririk, baña a ta guzti be makurkeriz irabazi gura enduke ik. Ator ona arin, ire belarrietara nire
adorea eralgi dagidan”.
Argi geratzen da Macbeth Andereak edozer egingo zuela bere senarraren nahia
betetzeko; gainera, benetan sinesten du Macbeth ez dela gai izango Duncan
hiltzeko hark horretara bultzatzen ez badu.
Obra aurrera doala, Andere Macbethen botereak hazten dira, baita bere
kemena ere. Ez zuen dudarik izango berak bere eskuez Duncan hiltzeaz:“Lo egoala nire
aitaren antza artu ez ba'neuntso, neuk egin izango neban”.
Lehenago, Andere Macbethek iradokitzen du nahiago zuela gizon bat izatea, emakumeak
kontsideratzen baititu sexu ahula, nahiago dutelako bigun izan krudel baino.
Duncan hilda dago, Macbeth errege da, baina dena suntsitzen ari da, Andere
Macbethen influentzia bezala. Macbethen burua hilketen eta odolen ideiaz
beterik dago eta gero eta atentzio gutxiago ematen dio inguratzen duenari, bere
emazteari barne. Hala eta guztiz ere, Macbeth mamuari aurre egitean,
oturuntzaren erdian, bera da egoera kontrolpean hartzen duena, senarrari eta
gonbidatuei tratu egokia emanez. “Yaramon andirik egin ba'dagiozue, min emongo dautsazue ta
aldiena luzatu (-gonbidatuei) Gizon ete zara? (-Macbethi)”.
Macbeth-i zuzendutako azken esaldi horretan iradokitzen du bere beldurrak
ez dutela zentzurik.
Azkeneko zatian, Andere Macbethen agerpena dramatikoa da. Azkenean, bere bekatu
guztiak bueltan daude emakume gaixoari jazartzeko. Bere barruan bakarrik damua
sentitzen du. Lo-ibiltari bihurtzen da, eta bere ibilaldietan saiatzen da bere
burua garbitzen, eskuak hilaren odoletik garbitzen. Lehen aldiz, Andere Macbethek
kontrola galtzen du, ia-ia izu-krisi bat izanez. “Ez
ete dira eskuok eguño garbituko?
(…) Zure
ikaratze orregaz dana galtzen dozu alperrik. Hortik gutxira, bere buraz beste egiten du,
ezin duelako atsekabea gehiago jasan”. Bere heriotza bitxia da, Andere Macbethek iragarri baitzuen horrelako
zerbait gertatuko zela, Duncanen hilketaren ondoren: “Onango egitadai ez yakie onan erago bear, ostean zoratu
egingo yaku”.
Laburbilduz, Macbeth Anderea, Macbeth txontxongiloa kontrolatzen duen
pertsona dela frogatu da aseki, bai eta obran zehar bere aginteak gorabeherak
dituela ere, heriotzera arte. Horren ondorioz, esan daiteke bera dela lanaren
benetako elementu nagusia eta antagonista, nahiz eta liburua XVII. mendekoa
izan. Horrek esperantza pixka bat ekartzen du literaturara eta emakumeei
orokorrean, emakume bat protagonista izan daitekeela jarrera pasibo bat agertu
gabe, Andere Macbethek erakutsi duen bezala. Bere pertsonaia esaldi batean laburbildu
daiteke, berak erabili duena bere senarra izan behar denaz hitz egitean: “Lora errugearen antza azalean, baña suge zitala barruan”.
*Oharra: obraren aipuak Euzko-Gogoa izeneko
aldizkaritik ateratakoak dira (1957) eta Bedita Larrakoetxearen Macbethen itzulpenetik.
Leyre VERAS
DBHko 4. maila
SARRERA HONEK 1. #KULTURAZIENTIFIKOA JAIALDIAN PARTE HARTZEN DU
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina