Zulo
beltzen iluntasuna
Mendeak
abiadura bizian pasatzen diren, eta
teknikak garapen bide geldiezina jarraitzen duen arren, giza adimenak ez du
oraindik ere zulo beltzak ulertzeko adina ezagutza lortu. Datuak eta datuak
lortu eta galderak ugaldu besterik ez dira egiten, gauza berriak eta ezazagunak
zientzialarien parean kokatzen direlarik. Guzti hau erraz uler daiteke 1967.
urtean zulo beltz horien izatea frogatu zuen Stephen Hawkingek, duela gutxi,
berezkoa zuen teoria hau hein handi batean ezeztatu duela esanda.
Baina, zer da
zulo beltz deitzen duten hori? Bada, zulo beltz bat espazioko eskualde bat
da,
eta eskualde honek hainbeste masa kontzentrazio du, non ezerk ezin baitu haren
eremu grabitatoriotik ihes egin. Argiak ez du kanporatzeko indarrik beraz, eta
argiak duen energia hori ezin denez gure begietara (edo edozein errezeptore
optikotara) iritsi, ezin dugu materia pilaketa bortitz hori ikusi.
Hauek nola sortzen diren ulertzea zailagoa da, gure eguneroko errealitatetik ihes egiten duen fenomeno baten ondorio baitira "zulo" hauek. Izan ere, unibertsoan izar masibo bat hiltzen denean, dentsitate handiko nukleo bat sortzen da erreakzio kimiko bortitzen ondorioz, eta nukleo horren atomoan arteko loturak oso-oso estuak dira. Hain dira estuak elkarketa hauek, ezen kasu askotan nukleo horretatik material koilarakada bat aterako bagenu, gure planetak adinako masa izango bailuke. Denboraren poderioz, nukleo horretako puntu batek dentsitate kritikoa lortzen du, puntuak sortzen duen grabitateak puntu horretan bertan eragiten duela kausa, eta materia xurgapen prozesu batean sartzen da, gurpil zoro batean alegia.
Azkenekoa
kontuan hartuz, zulo beltzek unibertso osoa xurgatuko luketela pentsa daiteke,
baina zonalde bitxi hauek eragin-eremu finko bat dute, Gertakarien Zeruertza izenekoa, eta grabitazio-eremu honetatik
barne kokatzen diren masak baino ez dira zulo beltzetan galtzen. “Galdu” aditza
erabil dezakegu, baina “garraiatu” forma ez litzateke desegokia. Honen inguruan
hipotesi ugari azaleratu dira, zulo beltzetan sartzen diren objetuen helmuga
dela eta. Fantasiazko film askotan zulo beltzak espazioko bi punturen arteko
bidezidor bezala ikustarazi dizkigute, nahiz eta onartuta egon ez komunitatean.
Hala ere, ezin da ezer frogatu, datu konkretuak azaldu arte.
“Back
to Future” izeneko filmean, pertsonaiek denboran aurrera eta atzera egiten dute
etengabe.
Guzti hau da
fisikarien komunitatean onartzen zen teoria duela gutxira arte. Baina badirudi
Stephen Hawkingek ez duela uste bere teoria egokia denik. Espainiako fisiko
batek, duela lau urte, zulo hauek beste era batean funtzionatzen zutela esan
zuen, baina ez zuen mundu mailan eraginik izan. Orain, Hawking ospetsuaren
bozgorailutik entzundako hitzak sinesgarriago bihurtu dira. Teoria berri honen arabera, "Gertakarien Zeruertza" ez da existitzen, eta zulo beltz batean sartzen den edozer bertan pilatu ostean, era kaotiko batean kanporatzen dela dio 72 urte bete berri dituen astrofisikariak.
Badirudi unibertsoak oraindik esku artean irrist egiten digula, honi heltzeko zerbait zurrunaren beharra dugulako. Datuak joan eta etorri egiten dira, eta zulo beltzak ilundu besterik ez dira egiten, nahiz eta gizakiek euren poxpolo txikiekin ahalegin handiak egin.
Jon Mikel Arin
Batxilergoko 2. maila
SARRERA HONEK 1. #KULTURAZIENTIFIKOA JAIALDIAN PARTE HARTZEN DU
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina