Argiaren abiadura eta denboran bidaiatzea
299.792.458 m/s. Hori da argiaren abiadura. Hori da unibertsoko abiadurarik
azkarrena. Ez dago azkarrago doan ezer.
Baina, zergatik? Zergatik ezin da abiadura altuagoetan bidaiatu? Honen
erantzuna Einsteinen ekuazio famatuak ematen digu: E = mc2. Honek energia (E) eta masa (m) bider argiaren abiaduraren berretura (c2)
berdinak direla esan nahi du. Hau da, objektu bat mugimenduan jartzeko, energia
kantitate zehatz bat behar da, objektuaren masaren araberakoa. Mugimenduan
jartzean, energia ematen diogu gorputz horri. Baina, ekuazioan ikus
dezakegunez, energia emateak masa ematea esan nahi du. Beraz, gorputzak energia
eta masa gehiago izango ditu. Objektua azeleratzen jarraitu nahi badugu, lehen
baino energia gehiago aplikatu beharko diogu, bere masa handiagoa delako.
Orduan, objektuak, berriz ere, energia eta masa gehiago izango ditu. Horrela
jarraituz gero, gero eta energia eta masa gehiago izango zituen, eta,
Einsteinen arabera, 300.000 km/s-ko abiadurara iristean objektuaren masa
infinitua izango litzateke. Beraz, energia eta masaren artean berdintasuna
dugunez, m = ∞ bada, energia ere
infinitua da, eta, zoritxarrez, energia infinitua ezinezkoa da.
Halere,
masa ez duten gorputzek ez dute arazo hau. Argia onda elektromagnetiko edo
partikula (fotoia) izan daiteke. Ondak ez daude materiaz osatuta, beraz ez dute
masarik. Fotoiek ere ez dute, beraz, argiak ez du inoiz masarik, eta abiadura
handiak lor ditzake.
Gizakiok
ezin dugu 300.000 km/s abiadurarik lortu, baina bai honen %99a (noizbait,
teknologia aurreratuagoekin. Oraingoz, abiadura mugatuagoak ditugu). Badakigu,
Einsteini esker, halako abiaduretan ez direla gauza normalak gertatzen.
Seguruaski, aplikaziorik interesgarriena “denboran bidaiatzeko” aukera da.
Izan
ere, erlatibitatearen teoriak dioenez, denbora ez da unibertsala. Hau da,
denontzat ez da abiadura berdinean pasatzen. Zure abiadura zenbat eta handiagoa
izan, orduan eta motelago pasako da zuretzat denbora. Eta (ezinezkoa izan arren), argiaren abiaduran
joango bazina, denbora = 0 izango zen, hau da, ez zen denborarik pasako. Adibide
bat: imagina ezazu lagun baten erlojua
eta zurea sinkronizatuak daudela. Orain, sartu zaitez hegazkin batean,
joan-etorriko bidaia egin eta itzultzean, konprobatu zure eta zure lagunaren
erlojuak sinkronizatuta egoten jarraitzen duten. Berez, erantzuna ezetz da.
Zure erlojua apur bat atzeratua dago, zuretzat, azkarrago bidaiatzean, denbora
motelago igaro delako. Baina, hegazkin baten abiadura ez da nahikoa aldaketa
txiki hau nabaritzeko eta, gainera, gure erlojuak ez dira atomikoak bezain
zehatzak.
Egunen
batean, espaziountzi superazkarrak asmatzen direnean, pertsona bat bidali ahal
izango dugu, izar urrun batera.
Berarentzat, bidaia 10 urtekoa izango da, baina Lur planetan, milurte
bat pasa da. Pertsona hori izango da lehen denbora-bidaiaria.
Eneko Lekaroz
DBHko 2. maila
Sarrera honek I. #KulturaZientifikoa Jaialdian parte hartzen du
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina