GARAI GOGORRA ESPAINIARENTZAT
1939
– 1975
Denok
ezagutzen dugu, edo entzun dugu zerbait behintzat Francoren
diktaduraren bihozgabekeriari buruz. Nor sartu da Espainiaren bihotzeraino
Franco bezain gogor? Lehenik eta behin, botere guztiak bereganatu, estatuko
buru bihurtu eta armada guztia kontrolpean izan zuen.
Hortaz, historian zehar garatuz joan zen eta ia berrogei urte iraun zuen
diktadura frankista jasan behar izan zuten gure aiton-amonek eta gurasoek.
Diktaduraren aurreko egoera (1937 - 1939)
Gerra Zibilaren amaieran (1937), Franco
ekialdeko fronterantz abiatu zen, errepublikarren
lurraldeak zatituz. Egoerari aurre egiteko, errepublikarrek armada frankistaren atzeraguardia eraso
zuten. Orduan, Ebro ibaiko gudu odoltsua gertatu zen eta horren ondorioz,
errepublikarren armada suntsituta geratu
zen.
Errepublikaren porrotarekin, nazionalek
Bartzelona hartu, Madrilen sartu eta gerra amaitutzat jo zuten.
Gerra Zibilaren ondorioak negargarriak izan
ziren, ia milioi erdi hildako izateaz
aparte, herritar asko erbestera joan behar izan ziren Espainian zegoen
egoeratik ihes eginez.
Hain ondo ezagutzen dugun herrialdea guztiz
hondatuta geratu zen.
Argazki
honetan ikusten dugu nola geratu zen Gernika
guztiz suntsituta Hitlerrek botatako bonben ondorioz, Francok agindua eman
ostean; populazio zibilaren aurkako ikarazko bonbardaketak. Hauen
helburuak Hitlerrek bonbekin frogak egitea eta Francok bere erregimenaren aurka
zihoazen biztanleak hiltzea ziren.
Diktaduraren ezaugarriak
Francoren diktadurak hainbeste irautea ez zen
kasualitate bat izan. Ezarritako errepresio gogorra eta izandako laguntzek zerikusirik badute.
Botere guztiak bereganatu ostean, buruzagi
eztabaidaezina zen Franco, eta ezizen hauekin ezagutzen zuten: Espainiako
Kaudilloa eta Armaden Generalisimoa.
Hauek izan ziren Francoren diktaduraren
ezaugarrietako batzuk:
● Espainiak askatasuna guztiz galdu zuen,
alderdi politiko bakarra onartuz: FET y
de las JONS, errepublikaren aurkako
indarrak hartzen zituena. Honekin, adierazpen nazionalista ere debekatu zuen,
Katalunia eta Euskadiko autonomia-estatutuak indargabetuz. Honela, herritar
guztiak kontrolpean zituen.
● Gainera, Gerra Zibilean laguntza eman zioten gizarte-sektoreak
babestu zituen diktadurak, haien egoera sendotuz eta botere handia eskuratuz.
Armada, eliza katolikoa eta lur-jabeak edo enpresaburuak izan ziren
frankismotik etekin bat atera zuten goi-mailako klaseak.
● Errepresioa ere lagungarria izan zen Francok
ezarritako diktadurarako. Honek errepublikarrengan izan zuen eragina batez ere: atxiloketak, torturak, kartzelaratzea eta exekuzioak.
● Horretaz
aparte, gaztelania ez ziren hizkuntza
guztiak debekatu egin ziren. Baita argitalpenak eta filmak zentsuratu ere.
● Azkenik, sinbolo faxistak ere ezarri zituen;
hala nola, erromatarren erako agurra.
Faxismo eta miseria urteak (1939 – 1945)
Frankismoko lehenengo urteak gogorrenak izan
ziren, Franco erregimen faxista ezartzen ahalegindu baitzen, Italiaren
antzekoa.
1941ean, Dibisio Urdina izeneko soldadu
boluntarioen ejerzitoa sortu zuen, Alemanian Hitlerri laguntza emateko. Baina, aliatuen garaipenak zirela-eta, Francok Espainia gatazkatik aldentzea erabaki zuen.
Franco Hitlerrekin
Franco Hitlerrekin
Gainera, autarkiaren (herrialdea
autosufiziente bihurtzeko ahaleginaren) porrota zela eta, Espainiako ekonomia
ez zen biztanleen beharrak asetzeko gai izan, egoera kezkagarria zen.
Gauzak horrela zeudela, gero eta hiritar
gutxiago zeuden, eta biztanle ugari beren herrietara itzuli behar izan ziren.
Espainia nekazari-herrialde bihurtuz.
Erregimenaren sendotasuna (1945 – 1959)
Bigarren mundu gerra amaitzean (1945),
garaileak (aliatuak) frankismoa desegiten saiatu ziren. Horretarako,
nazioartean diktadura bakarrik uztea erabaki zuten eta Espainia ez zen NBEn
onartua izan.
Hala ere, egoera aldatu egin zen Gerra
Hotzarekin. AEBk frankismoa antikomunistatzat hartu zuen, eta horrela bere
aliatua bihurtu zuen. Frantziako muga berriro ireki zen eta NBEn
onartua izan zen.
Baina nazioarteko egoera berriaren ondorioz,
Francok aldaketak egin behar izan zituen gobernuan:
● Erregimeneko alderdi faxistenak ezabatu.
● Erromatar moduko agurrak nahitaezkoa izateari
utzi zion.
● FET y
de las JONS Mugimendu
Nazional bihurtu.
● Sistema politikoa demokraziatzat hartu. Nahiz
eta diktadura gogorrak iraun.
Zorionez, 50eko hamarkadan, ekonomia pixkanaka
hazi egin zen, Opus Dei izeneko talde katolikoak ekonomia
garatzeko irizpideak ezarri zituen, eta horrela, teknokrata deitzen zitzaien.
Egonkortze-plan bat prestatu eta ordutik aurrera, Espainiako ekonomia inguruko
herrialdeen sistema kapitalistara hurbildu zen.
60ko hamarkadako aldaketak
Hamarkada berri honetan, ekonomia nabarmen
hazi zen Espainian, baita gizartea modernizatu ere. Hala ere, zoritxarrez
berdintasunik eta demokraziarik gabe jarraitzen zuen.
Ekonomia-hazkundeak, bi oinarri nagusi izan
zituen:
● Industriak %7 baino gehiago handitu egin zuen
bere ekoizpena.
● Turismoa bihurtu zen Espainako jarduera
ekonomiko garrantzitsuenetariko bat.
Hala ere, ekonomia-hazkunde hori, desorekatua
izan zen. Aldaketa ekonomikoaz gain, aldaketa demografikoa ere nabarmendu zen.
● Biztanleria izugarri hazi zen, baby boom
deritzon fenomenoaren eta heriotza-tasa txikitzearen ondorioz.
● Espainia herrialde hiritarra bihurtu zen
berriro.
Garai gogorren amaiera
60ko hamarkadako ekonomia-hazkundearekin
batera, frankismoaren aurkako mugimenduak nagusitu ziren. Alderdi Komunistak
nazioan diktaduraren aurka zeuden alderdi guztiak batu zituen. Horrez gain,
oposizio berriak ere sortu ziren: auzo-mugimendu bat, ikasleen mugimenduak,
Langile Komisioak...
Aldi berean, mugimendu terroristak abiatu
ziren ere, indarkeria erabiltzen zutenak: GRAPO, FRAP eta ETA. Hauek, 60ko
hamarkadan hasi ziren atentatuak egiten.
Gehitu epigrafea |
Oposizioarekin batera, erregimenaren azken
urteetako krisia ailegatu zen.
● 1973. urtean, petrolioaren krisia, enpresen
itxiera eta langabezia berarekin ekarriz.
● Krisia zela-eta, gizartean haserrea nagusitu
zen, grebak nabarmenduz.
● Horrez gain, erregimenaren krisi politikoa ari
zen gertatzen, Francoren osasuna okerrerantz zihoan aldian. Hortaz,
estatu buruaren oinordeko izendatu zuen Juan Carlos Borboikoa, eta geroago, Luis
Carrero Blanco jarri zuen gobernuko buru. Baina, ETAk azken hau hil egin zuen.
Hainbat arazo zirela-eta, Franco errepresioa
erabiltzen hasi zen, batez ere ETAko eta FRAPeko kideetan.
Horrekin batera, Saharak independentzia aldarrikatu zuen, frankismoaren krisi-egoera
aprobetxatuz, Martxa Berdearen bidez.
Egoera gatazkatsu horretan hil zen Franco,
1975eko azaroaren 20an.
Diktaduraren ondorioak
Azken urteetan izandako ekonomia-hazkundeak
guztiz aldatu zuen Espainiako gizartea. Industriak
indarra hartu arren, alde handiak zeuden oraindik goi eta behe-mailako
biztanleen artean. Bizitza-maila hobetu bazen ere, zerbitzu publikoak urriak
ziren oraindik eta kultura-maila oso apala zen. Honek ekonomia-hazkundea
geldiarazten zuen.
Hauek, garai gogorrak izan ziren, batez ere
Espainiako behe-mailako biztanleentzako. Francoren diktadura sakon aztertu
ondoren esan dezaket badakidala XX. mendeko espainiarrek sentitutako
sufrimendua. Azkenik, espero dezakegun bakarra garai hauek berriz ez errepikatzea
da, ez Espainian ez beste herrialde batean.
Mundua zaindu beharra dugu, hainbat pertsonak
okertu nahi izan badute ere, Franco ahalegindu zen bezala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina