Ba al daude gu bizitzeko egokiak diren planetak?
Galdera hau askok eta askok egin diote
euren buruari. Izan ere, nork ez du inoiz pentsatu zein izango den gure
etorkizuna Lurrean bizitza ezinezkoa denean? Horretarako, zientzialariak gurearen antzeko baldintzak dituzten
planetak bilatzen ari dira. Baina ez da batere erraza. Izan ere, planeta batek
bizitzarako baldintzak betetzeko, bi oinarrizko bete behar ditu; planeta ez
egotea bere izarretik ez gertuegi, ez urrunegi, eta bere lurrazalean ur likidoa egotea bizia posible
izateko. Horri, bizikortasun eremua esaten zaio.
Gaur egun bizikortasun eremuan dauden
hainbat planeta ezagutzen ditugu, eta hauek dira horietako batzuk:
KEPLER-186f
Planeta honek Lurraren
pareko tamaina dauka, eta gainera bere kokapenak bizia egoteko
baldintzak betetzen ditu.
Cygnus konstelazioan dago, gure planetatik 500 argi-urtetara. Orbitatzen duen
izarra, berriz, gorri koloreduna da eta horrenbestez, Eguzkia baino txikiagoa.
Planetak bere izarraren
erradiazioaren heren bat jasotzen du, Lurrak bezala. Honek, bizirako oinarrizko
baldintza bat betetzen du. Bizikortasun eremuan dago, baina muga-mugan. Dena
dela, hori ez da hain txarra, kontuan izanda bere izarra Eguzkia baino
txikiagoa dela.
Baina planeta honen
ezaugarri guzti-guztiak ez dira onak. Barclay zientzialariak, Kepler planetak
ikertzen dituen taldeko zientzialari batek, dioenez: “Planeta hau Lurraren
lehengusu bat da, ez anaia bat”. Oraindik ez dakite ezer haren atmosferari
buruz. Hau da, kokaleku bizigarri batean egoteak ez du esan nahi bertan bizi
gaitezkeenik.
GLIESE 581g
Bigarren planeta hau 2010eko
irailaren 29an ikusi zuten lehen aldiz. Bere
izarraren (Gliese 581) bizikortasun eremuan dago, hau da, Kepler-186f bezala; bere tenperatura ez da ez altuegia, ez baxuegia. Lurretik 20,3 argi
urtetara, Libra konstelazioan dago. Bere grabitatea, berriz, Lurrarena baino
1,3 aldiz handiagoa da. Hasieran, planeta honen izatea zalantzan zegoen. Honen arrazoia bere orbita zirkularra
izan beharrean eliptikoa dela da, eta hortaz ohartu zirenean analisi berri bat
egin zuten ziurtatzeko.
Datu berrien esanetan, planeta honen
erradioa apenas da Lurrarena baino 1,5 aldiz handiagoa,
eta Lurrak Eguzkitik jasotzen duen argi berbera jasoko luke bere
izarrarengandik. Horrek, ESIren esanetan (Similarity to Earth rate), Gliese
581g Lurrari gehien hurbiltzen
zaion exoplaneta bihurtzen du.
KEPLER 62-f eta KEPLER 62-e
Bi planeta hauek oso
antzekoak dira eta biak bizikortasun eremuan egoteaz gain, Lurrarekiko
antzekotasun handia dute (%82). Biak planeta harritsuak dira, eta
Lurra baino 1,4 eta 1,6 aldiz handiagoak. Planeta hauek, haiek baino txikiagoak
diren exoplaneta talde baten barruan daude, Lyra izeneko konstelazioan. Gure
lurretik 1200 argi urtetara daude eta haien izarra, Kepler 62, izar nanoa da.
Izar honek bost planeta ditu, baina hauek biak dira bizirako
baldintzak betetzen dituzten bakarrak.
Ezkerretik eskuinera: Kepler 69c, Kepler
62e, Kepler 62f, Lurra.
HD 40307 g
Planeta hau Lurretik 42
argi urtetara dago, Pictor konstelazioan. Bere izarrak (HD 40307) izena ematen
dio eta Eguzkiaren antzeko argitasuna du. HD 40307ri dagokionez, 7,09Mko masa
eta 1,82Rko erradiokoa da gutxi gorabehera, eta arroka-burdinez eginda dago, Lurra bezala. Halaber,
HARPS-N planetak bilatzeko
sondak dio 6M baino masa handiagoa duten planetek
haien lurrazalean gas kantitate handiak gordetzeko joera dutela, erraldoi
gaseoso bihurtuz edota “neptuno nanoak”. Planeta honek muga gainditzen duenez,
ez dakigu erraldoi gaseosoa ala lur erraldoi bat den. Bere batez besteko
tenperatura -2,65 ยบCkoa da. Izan ere, bizikortasun eremuaren erdialderantz
egotean, ezin da ur likidoa egotea baztertu.
Ondorio bat ateratzekotan, esan beharra daukat planeta hauek guztiak gu bidaiatu ezin gaitezkeen eremuetan
daudela. Baina zientziak hain azkar hedatzen jarraitzen badu, batek daki, agian
gure biloben biloben etorkizuna planeta hauetako batean dago!
Pilar FARIAS
DBHko 4. maila
Sarrera honek 3. #KulturaZientifikoa Jaialdian parte hartzen du
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina