Kafkaren metamorfosia ehun urte geroago
2015 honetan badaude literatur arloko zenbait efemeride
garrantzitsu: Agatha Christieren Hamar
Beltx nobelak 75 urte egin ditu, On Kixoteren bigarren
zatiaren argitalpenaren mendeurrena betetzen da aurten eta Kafkaren Metamorfosiarena ere bai. 100 urte betetzen
dira Kafkak Metaforfosia idatzi
zuenetik.
XX. mendeko obrarik
nabarmenena izan zen, eta surrealismoa eta fantasia hoberen erabili dituen
idazle bezala aurkezten dute Kafka. Idazlea oso gazte hil zen, 1931n, 48 urte
zituela, tuberkulosiaz. Bere obran zehar ikusi dezakegu zer nolako erlazioa zeukan
bere aitarekin, honek beti mespretxatu zuelako. Bere gurasoekin bizi izan zen
ia bizitza osoan eta bere aitarentzat Kafka porrot hutsa zen.
Mende oso bat pasa da
Gregor Samsa sortu zuenetik eta irakurleak harritu egiten dira oraindik gaur
egun liburuaren hasieran pertsonaia labezomorro bihurtuta esnatzearekin. Oso
ospetsua da nobela honek daukan hasiera, lehenengo lerroetan Gregor Samsa esnatu
zenetik intsektu nazkagarri bihurtuta erakusten baitigu; nahiz eta labezomorro
dela esan nobelak ez du inolako momentutan argi uzten.
Pertsonaiaren esnatzearekin batera familian pixkanaka-pixkanaka agertzen joaten diren sentimendu eta
erreakzioak ikusi ditzakegu, eta familiaren alde ilunenak ere bai.
Vladimir Nabokov errusiar
idazleak honako hau esan zuen: Gregor intsektuz mozorrotutako gizaki bat da eta
bere familia gizakiaz mozorrotutako intsektuak dira.
Kafkaren Metamorfosia literatura modernoaren
funtsezko istoriotzat hartu da. 1912. urtean zehar idatzi zuen Kafkak eta 1915ean
argitaratu zen, harrezkero literatura eta pentsamendu
europarrean eragina izan duen obra izan da. Kontuan hartu behar dugu Gregoren
metamorfosia ez dela mirari bat. Bat-batean gertatzen da eta egoera horretara
egokitu behar du. Obra honetan gauzarik inportanteena ez da Gregoren
sufrimendua, baizik eta berak familiari eragiten diona bera konturatu gabe.
Elena PÉREZ FERRO
@helen_grace26
Batxilergoko 2. maila
Sarrera honek 3. #KulturaZientifikoa Jaialdian parte hartzen du
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina