2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena


Tarantinoren estilo eta estetika zinematografikoa

Quentin Tarantino gaur egungo zinema zuzendari garrantzitsuenetariko bat da. 1963ko martxoaren 27an jaio zen Knoxvillen, Tennesseen (Estatu Batuak). 1997an Reservoir Dogs filmarekin eman zion hasiera bere karrera arrakastatsuari Hollywood-en.

Quentin Tarantinok oso estilo pertsonala dauka, eta bere filmak erraz antzeman daitezke lehen eszenatik. Zuzendari originala, bikaina eta perfekzionista da. Bere filmetan beti bilatzen du bikaintasuna hainbat eratan: ordena kronologikoa puskatuz (Reservoir Dogs-en jauzi tenporalen bitartez) edo tabu diren gaiak (sexua, drogak) era garbian azalduz (Pulp Fictionen, drogekin) edo elkarrizketa piperdunen bitartez (Reservoir Dogseko kafetegiko eszena; Pulp Fictionen Samuel L. Jackson eta John Travoltaren arteko elkarrizketak, Lobo jaunaren agerpena; Inglourious basterdsen Brad Pitt-en hitzaldia…). Teknika hauen bitartez Tarantinok bere filmek ikusleei zirrara handia eragitea lortzen du:


Bere irudimena miretsi dute kritiko eta ikusleek, gidoiei esker bi Oscar irabaziz (Pulp Fiction eta Django Unchained).


Tarantinoren filmetan asko nabarmentzen da bere haurtzaroko zinemaren isla (Hong Kong-eko zinema, B eta Z serieko zinema). Honekin batera filmetan zuzendariaren bizitza islatuta ikus daiteke, edota haren pertsonaiak Tarantinoren beste filmetako pertsonaiekin erlazionatuta.

Bere film guztietan beti errepikatzen diren ezaugarriak hauteman ditzakegu:
- Berak asmatutako marken agerpena (Red Apple fikziozko tabako marka eta Big Kahuna Burger fikziozko jatetxea agertu ohi dira pelikula askotan).
- Oinekiko fetitxismoa.
- Maletero barrutik hartutako planoa. Pelikula gehienetan agertzen zaigu hori (Inglourious Basterds filmean gauza bera egiten du kamioiaren kaxan).
- Odola erruz erabiltzea.

Tarantino zuzendari bertutetsua da, fidagarria eta dotorea. Bere film guztiek oinarri zinematografiko sendoa dute. Oinarri hau zuzendari handien lana ikusita eskuratu du eta ez zinema eskola batean, eta zuzendari hauen eragina bere film guztietan ikusi daiteke.

Tarantinok garai guztietako eta leku guztietako erreferenteak ditu (Howard Hughes, Samuel Fuller, Abel Ferrara, Brian de Palma, Martin Scorsese, Sergio Leone…). Zuzendaria hainbat mugimenduren zale da, adibidez Nouvelle Vague edo Spaguetti Western-a.


Filmetako soinu-banda sortzerakoan Tarantinok bere musika bilduman bilatzen du, sekuentzia edo eszena bakoitzarentzako abesti perfektuaren bila. Bere filmetan soinuak ere garrantzi handia dauka, zuzendariak era sutsuan erabiltzen du soinua eszena guztietan.

Hala ere Tarantino ez da idaztearekin eta zuzentzearekin konformatzen. Aktore bezala ere aritu izan da. Horrela, bere pelikuletan eta beste batzuetan ere azaldu da: Django Unchained, Jackie Brown, Reservoir Dogs, Pulp Fiction, The Man From Hollywood, Four Rooms, From Dusk Till Dawn,Destiny Turns on the Radio, Girl 6.

Estitxu LOUREIRO
@EstitxuLoureiro
Batxilergoko 2. maila

Sarrera honek 3. #KulturaZientifikoa Jaialdian parte hartzen du





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina